Hernani BHI Institutuko bost ikasle Hernaniko Kronikan izan ziren atzo, Kronikako martxa nolakoa den barruragotik ezagutu asmoz. Egitura, funtzionamendua, papereko edizioa, web orrialdea... ikusi zituzten bertan. Hain zuzen, datorren asteko ostegunean, ikasle horiek izango dira Kronikako Ikasleen Txokoa atalean beren lanak argitaratuko dituztenak. Ikasleen Txoko horretan izango dira: poesia eta bertsoak, ‘Zergatik?’ gaiaren inguruan, azterketei buruzko argudio testua, narrazio bat ‘Amets eder bat’ gaiaren inguruan, eta pasadizo batean oinarritutako ipuina. Gustora atera ziren Kronikatik, etorkizuneko kazetari hauek.