«Goxotasuna transmititzen duten ilustrazioak egiten saiatu naiz»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 23a, 01:00

Ilustrazio erakusketa jarri du Ainara Azpiazu hernaniarrak Tolosako GKO denda-galerian. Apirilaren 26ra arte ikusi ahal izango da.

Erakusketa honetarako Axpik propio sortutako lanak ikusi daitezke Tolosako GKO denda-galerian, Kale Nagusiko 24ga­rrenean. Apirilaren 24ra arte egongo da jarria.
Ainara Azpiazu Aduriz Axpi hernaniarrak onartzen du «lan haundia izan dela, egiten du­dan lehenengo erakusketa se­rioa baita, eta ez nago ohituta».

8 irudi goxo
Axpiren esanetan, 8 ilustrazio sortu ditu erakusketa honetan jartzeko. «Espazioa txikia da», dio. Horrez gain, beste txoko batean enkarguz egindako beste irudi txiki batzuk ere ikusi daitezke.

«Egiten dudan lehenengo erakusketa serioa da hau, eta lan haundia izan da».


«Eszena goxoak eta maitasuna erakusten duten irudiak» dira erakusketan jarri dituenak: «saiatu naiz egiten irudi armoniotsuak kolore aldetik, goxotasuna transmititzen du­tenak, borobilak».

«Mural efimeroaren ideia polita da».


Ilustrazioak erosteko aukera ere badago, horixe baita erakusketaren helburuetako bat.

Artista gazteentzako txokoa
GKO galeria honetan 25 eta 35 urte bitarteko ilustratzaile gazteei egin nahi zaie tokia. Zerrenda bat osatu dute, eta Axpiren txanda da orain. «Nere aurretik Elena Odriozolak jarri du erakusketa; momentu ho­netan Euskal Herrian dagoen ilustratzaile ezagunenetakoa da bera».

Mural aldakorra
Erakusketa honen berezitasunetako bat da marrazkigileei eskatzen zaien murala.
Lehengo asteburuan ireki zen Axpiren erakusketa, eta orduan margotu zuen murala. «Paretari lotutako egurrezko xafla bat jartzen da, txuriz pintatua, eta gainean margotzen dugu murala. Kontua da, mural efimeroa dela. Nire aurretik beste batek margotu zuen hor bere murala, gero txuriz margotu da eta gainetik nik margotu dut. Nire erakusketa bukatzean, berriro ere txuriz margotuko da eta nirearen gainean margotuko du berea hurrengo ilustratzaileak. Ideia polita da».

Erakusketa gehiago, laster
«Hasi egin naiz, eta aurrerapausoa da hori niretzat», dio Axpik. Tolosako hau da jarri duen lehenengo erakusketa, baina ez, horregatik, azkena.

«Hasi egin naiz, eta aurrerapausoa da hori niretzat».


Maiatza aldera Bilboko Eskolastikan hitzartua du beste bat, eta urria inguruan edo, Hernaniko Biterin jartzeko aukera izango du.
«Ordurako lan gehiago egingo ditut. Biteriko espazioa haundiagoa da eta aukera gehiago ematen ditu. Ho­rre­gatik, ilustrazio eta lan gehiagorekin osatuko dut ordurako erakusketa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!