Errioxako Titin III eta Markinako klubak aurrez aurre, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Berria Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar, Kiroldegian, goizeko 11:00etan. Titin IIIa pelotariaren klubak eta Markinak neurtuko dituzte indarrak. Kadetetan, Marcos eta Ruiz errioxarrak dira faborito, Erkizia eta Gomezen kontra. Jubenil mailan, bizkaitarrak nagusitzea espero da, Arrizabalaga eta Urizarrek maila honetako bikote onentsuenetakoa osatzen baitute; aurrean, Mediabilla eta Altuzarra izango dituzte. Desenpatea seniorren partidua izatea espero da. Antzeko maila dute bi taldeek: Cigarroa eta Vital errioxarrak Espainiako finalerdiak jokatzeko puntu-puntuan izan dira; eta Zugadi eta Kastillo bizkaitarrak pelotari indartsuak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!