Nekane Erauskin eta EHAK-ko beste lau kide auzipetu ditu Garzonek

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 21a, 02:00

Baltasar Garzon Espaini­ako Auzitegi Nazionaleko epa­i­leak EHAK-ko bost or­dez­kari auzipetu zituen la­run­ba­tean Fiskaltzaren eskariz. Guztiei ETAko kide izatea leporatzen die. Tartean Nekane Erauskin hernaniarra dago. Gainerako ki­de­ak, Karmele Berasategi, Juan Carlos Ramos, Jesus Maria Agirre eta Sonia Jacin­to dira. Joan den urtean Garzonek guztiak in­pu­tatu zituen ETAri laguntzea egotzita, baina orduan Erauskin eta Berasategi legebiltzarkideak ziren eta forupearen babesean zeuden. Orain, Garzonen eskuetan erori da berriz ere kasua eta EHAK-ko bost au­zi­petuak abuztuaren 4an, 12:00­­etan, deitu ditu deklaratzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!