Hegatz urpekaritza taldeak uda honetan ere irteerak antolatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 16a, 02:00

Urtero bezala, Hernaniko He­gatz urpekaritza taldeak irteerak antolatu ditu. Iraila amaierara arte, ia igandero hi­tzordua izango dute Gipuz­koa­ko kostaldean murgiltzeko.

Parte hartzeko aukera
Hegatz taldeak irteera irekiak antolatzen ditu. Beraz, urpekaritza gustuko dutenei gonbitea za­bal­du die. Ezinbeste­koa da urpekaritza egiteko federazioaren lizentzia eta titulua izatea.

Hitzorduak eta tarifak
Parte hartzeko, irteera egunean bertan, Jauregi auzoan dagoen egoitzara joan behar da goizeko 8:45etan. Bazkide direnek 5 euro ordaindu be­har­ko dute, kirol bazkideek 10 eta beste guztiek 15.

Irteerak

Uztailak 19......Hondarribia
Uztailak 26....................Orio
Abuztuak 23..............Pasaia
Abuztuak 30............Getaria
Irailak 6.........................Orio
Irailak 13..................Getaria
Irailak 20....................Pasaia
Irailak 27.....................Getaria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!