Banakako 4 1/2ko txapelketa 2garren fasean

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

Hilaren hasieran ekin zitzaion ur­teroko 4 1/2ko txapelketari. Her­na­niko pelotari guztiek har­tu ohi dute parte txapelketan eta baita Buruntzaldeko zenbai­tzuk ere. Txapelketa 4 mailatan banatu da. Infantiletan 11 pelota­ri ari dira, kadetee­tan 16 eta jubeniletan eta senio­rretan 12na. Bigarren fasea hasteko, gaur ju­be­nilen bi partidu joka­tuko dira 17:00etatik aurrera. Ibon Sertu­txak Jokin Sanchezen aur­ka jo­ka­tuko du eta Aritz Ota­e­gik Jon Pe­llo Artetxeren aurka. Bihar 11:00­etan, Iñigo Ariz­ko­rre­­ta-Aiatz Her­na­ni; Julen Etxe­ni­­ke-Unai Pa­re­des eta Mikel Zu­rutuza-Ioritz Arrieta ariko di­ra. Arratsaldeko 16:00etan, Iñigo Urkizu-Oier Gar­­ci­a eta Jon Leonet-Ain­geru Artola ariko dira. Aste­lehenean 17:00­etan, Iñaki Etxenike eta Asi­er Manterola neurtuko dira eta Xa­bi Setien eta Jon Etxegoien. Aurreko emaitzak: Iriondo 18-Pe­rez 4; Hernani 18-Iriondo 5; Man­terola 18-Agirrezabala 12. Gar­cia 22-Alberdi 1; Paredes 22-O­taegi 8; Artola 22-Elustondo 16.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!