SAN Fermin jaietaz gozatzeko aukera izango da herritik mugitu ere egin gabe, gaur hasiko baitira Martindegi auzoan. Diana goizeko 09:30etan izango da, eta ondoren, 10:30etan auzoko hildakoen aldeko meza izango da. Segidan, bertan bildutakoek hamaiketakoa izango dute Oialume tabernan.
Umeak protagonista
Hamaiketakoaren ondoren, umeak izango dira protagonista Martindegiko jaien hasieran. 11:30etan haur jolasak eta buruhaundiak izango dira, eta jaiak bazakalostean jarraituko du; 16:00etan marrazki lehiaketa izango dute umeek, eta ordubete beranduago zinta lasterketa. Arratsalde amaieran aldiz, 19:00etan, umeen gozamenerako Trikuarri taldearekin Galtzagorri to... Inaxito! antzezlana izango da. Festetako aurreneko egunari bukaera auzo afariak emago dio, eta jakin arazi dutenez txartelak aldez aurretik erosi behar dira, Oialume tabernan. Afariaren ondoren erromeria izango da, goizaldeko ordu txikiak arte.
Festen jarraipena ostiralean Aurtengo San Fermin eguna aste hasieran dela kontuan izanda, festak gaur hasi eta ostiralean izango dute jarraipena. Jai eguna arratsaldeko 16:30etan hasiko da, auzoan barrena izango den kalejirarekin. Arratsaldean berriz, umeentzako hainbat ekitaldi izango dira. Ostiralekoa gehienentzat lan eguna dela kontuan izanda, ilunabarrean hasiko dira helduentzako ekitaldiak: tiro karabina lehiaketa, patata tortila lehiaketa, sagardo dastaketa mundiala eta dantzaldia.
Asteburuan egun nagusiak
Festetako aurreneko bi egunak ekitaldiz beteak izango badira ere, asteburukoak izango dira egun nagusiak. Larunbat arratsaldean esaterako, VIIIgarren Abere dema izango da Imanol Paollaren eta Joseba Azkonetaren artean. Igandean berriz, jendetza biltzen duen euskal festa izango da. 12:00etan hasita Angel Arrospide ariko da aizkoran Ander Erasun eta Etxeberria (Burni) bikotearen kontra. Ondoren Aimar Irigoyen eta Beñat Telleria harrijasotzaileak arituko dira zein baino zein.
Ordutegian akatsak
Festetako antolatzaileek adierazi dutenez, kaleetan jarrita dauden karteletan, festetako ekitaldien ordutegiak akatsak dituzte. Esan dutenez, zuzenak eskuzko programan ageri diren ordutegiak dira.
Martindegiko Festetako Egitaraua
Uztailak 7
09:30 Diana
10:30 Auzoko hildakoen alde meza.
11:30 Haur jolasak eta buruhaundiak.
16:00 Marrazki lehiaketa.
17:00 Zinta lasterketa.
19:00 Galtzagorriei to... Inaxito!.
21:00 Auzo afaria.
Ondoren Erromeria.
Uztailak 10
16:30 Kalejira auzoan barrena.
17:00 Haur jolasak.
17:30 Altxorraren bila.
18:30 XL. Tiro Karabina
19:30 Patata tortila lehiaketa.
20:30 Sagardo dastaketa mundiala.
23:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin. Atsedenaldian gau jolasak
Uztailak 11
07:00 Auzoan zehar kalejira.
08:00 Lo kuluxka.
11:00 Auzoko baserrietan zehar Mobida trikitixaz alaitua.
13:00 Goiko Aristian oroigarri xumea `gure artean ez daudenentzat´.
14:30 Auzo bazkaria.
16:00 Gaztelu puzgarriak.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00 VIII. Abere dema. Desafioa: Imanol Paollaren eta Joseba Azkonetaren abereen artean.
24:00 Dantzaldia Tximeleta
taldearekin.
Goizaldera Platano dantza lehiaketa xelebrea.
Uztailak 12
10:30 Diana.
11:00 Bermuta.
12:00 Euskal Festa. Aizkolariak: Arrospide, Erasun eta Etxeberria (Burni) bikotearen kontra. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoyen eta Beñat Telleria.
13:00 Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña eta Xabi Paia.
17:00 XIII. Trikitilari Gaztetxoen txapelketa.
18:00-19:00 Toka txapelketa nagusia
19:00 Bertsolarien bigarren txanda.
19:30 Txinga froga famatua.
20:00 Dantzaldia Bidebatez taldearekin.
23:00 Festei amaiera emateko kalejira auzoan zehar.