SAN joan aurreko Azeri Bila herri lasterketa izango da datorren larunbatean, ekainaren 20an. Urtero hernaniar ugarik hartzen dute parte, eta inguruko herrietatik ere gero eta jende gehiago ari da animatzen. Lasterketa arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Urbieta kaletik. Helduek 4,5 kilometroko ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote.
Haur eta gazteen frogak
Helduen lasterketa hasi aurretik haur eta gazteen frogak izango dira. Benjaminek (1999-2000 urte artean jaiotakoek) 600 metroko ibilbidea egingo dute, 17:40etan hasita; alebinek (1997-1998 urteen artean jaiotakoek) 1.200 metroko ibilbidea; infantilek (1995-1996 urte artean jaiotakoek) 2.400 metrotakoa; eta kadeteek (1993-1994 urte artean jaiotakoek) 4.500 metrotakoa.
Izen ematea
Azeri Bilan aldez aurretik izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da. Honako leku hauetan eman daiteke izena: Hernaniko Mitxel Kirolak eta Axeri Kirolak dendetan; Donostiako Apalategi Kirolak eta Laister Kirolak dendetan; Urbileko Forumen; eta www.herrikrossa.com webgunean. Egunean bertan ere eman daiteke izena, Urbieta kalean.
Izen emateak 7 euro balio ditu, aldez aurretik; eta egunean bertan, 10 euro.