Hernaniko Ezker Abertzaleak Iniziatiba Internazionalistarentzako botoa eskatu du

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 4a, 02:00

IGANDEAN, Europako Legebiltza­rrerako hauteskundeak izango dira eta Her­naniko Ezker Abertzaleak Ini­zia­tiba Internazionalistarentzako botoa eskatu du, idatzi baten bidez. Ezker Abertzaleak azaldu duenez, bere zerrenda propioarekin hau­tes­kun­deetan aurkeztea debekatu diote, «gure ahotsa ito nahian orain­go­an ere. Boto nuloa edo abs­tentziora jotzea beste aukerarik ez dute eman nahi izan. Horregatik, ilusio haundiz hartu dugu Iniziatiba Internazio­na­listak eskainitako a­u­ke­ra eta bihotz-bi­hotzez eskertu nahi diegu egin­dakoa». Hernaniko Ezker Abertzaleari eredugarria iruditu zaio Iniziatiba Internazionalistaren jarrera eta konpromisoa: «Euskal Herrian ez du inongo alderdik Ezker Abertzaleak hauteskundeetan parte hartu ahal izateko inolako pausorik eman eta demokrazia lezio ederra eman digu Iniziatiba Internazionalistak. Lezioa kanpotik etorri da, Espainiar Es­tatuko beste herri zapalduetatik». Ezker Abertzaleak adierazi du bat egiten duela Iniziatiba Inter­na­zionalistaren printzipio nagusiekin, «herrien autodeterminazio esku­bi­dea defendatzen dute, gatazka kon­pontzeko elkarrizketa aldarrikatzen dute, eta egungo Europako eredu kapitalistaren alternatiba baten beharra aldarrikatzen dute».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!