Atzo hasi zen autobusa Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte eta Usurbil lotzen dituena

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 16a, 02:00

ATZO hasi zen Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte eta Usurbil lotzen dituen autobus linea berria eta gustora hartu zuten herritarrek.

Astelehenetik larunbatera orduerdiro eta orduro
Astelehenetik larunbatera, beti ere lan eguna bada, autobusak orduerdiro izango dira. Astigarragatik Usurbilerakoa goizeko 07:00etan hasiko da. Baina 09:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 18:30etara orduro izango da. Beste ordu tarteetan, 22:00ak arte, orduerdiro izango da. Usurbildik Astigarragara ere berdintsu izango da baina 07:15etan abiatuta, 22:15ak arte. Tartean, 09:15etatik 12:15etara eta 15:15etatik 18.15etara orduro izango da.

Igande eta jaiegunetan arratsaldez
Igande eta jaiegunetan arratsaldez bakarrik izango da zerbitzua, eta orduro, arratsaldeko 15:00etatik 22:00etara Astigarragatik, eta 15:15etatik 22:15etara Usurbildik.

Geltokiak
Honako lekuetan geldituko da autobusa: Astigarragan, erdigunean; Ergobian; Hernanin, Akarregin, Zinkoenean eta Sorgintxulon; Lasarte-Orian Kale Nagusian eta Sasoetan; Usurbilen Urbil merkatal zentroan, Sagastienean, Bordatxon eta Atxegalden.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!