Baserritar jantziak protagonista, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 6a, 02:00

22garren edizioa du aurten­goa, astelehenetik martxan dena, Hernaniko Dantzari Fes­tak. Igandera bitarte ospatuko dute, San Joan Konpartsak antolatuta. Biterin izango da protagonista dantza, astean zehar; eta kalera zabalduko da festa, asteburuan.
Izan ere, astelehenetik dago ikusgai, Biteriko sukaldeko ge­lan, euskal jantzien era­kus­keta, Iraultza dantza taldeak antolatuta. Bihar arte egongo dira ikusgai bertan, 17:00etatik 20:00etara XIX eta XX men­de­etako baserritar jan­tziak. Era­kusketarekin, ezagutzera eman nahi dituzte, garai hartan era­biltzen zituzten jantziak, aste­gunetan eta jaiegunetan: «ez dute diseinu berririk sortu, jan­tzi zaharren beneta­ko­tasuna oinarritzat hartu du Iraul­tza taldeak; eta horre­ta­rako, azken urteotan ikerketa sutsu batean murgildu da, bertan ikusgai dagoenari ziur­ta­sun historiko bat eman ahal izateko», azaldu dute San Joan Konpartsa elkartetik.

Ramon Garciaren hitzaldia, gaur arratsaldean
Gai berarekin lotuta, hitzaldia eskainiko du gaur, arratsal­de­ko 19:00etan hasita Biterin, Ramon Garciak. Baserritarren janz­ke­rei buruz ariko da Gar­cia, Iraul­tza talde­ko kidea eta euskal jantzietan aditua.

Festa haundia, asteburuan
Baina asteburuan izango ditu zita nagusiak, Dantzari Festak. Larunbatean, haur eta gazteak izango dira protagonista, kale­e­tan barrena. Eta igandean, Euskal Herri osoko dantzariak etorriko dira Hernanira, txoko guztietara zabalduz dantzaren erritmo alaia.

XXII. DANTZARI FESTA

GAUR, osteguna
19:00, Ramon Garciaren hitzaldia, Biterin: Baserritarren janzkerak.

GAUR eta BIHAR
17:00-20:00, Euskal janzkien erakusketa, Biteriko sukaldeko gelan.

ETZI, larunbata
11:30, Ttarlaren dantzari txikienen irteera eta dantza emanaldia, erdiguneko kaleetan (euriarekin, Atsegindegin).
17:00, Dantzari txikien irteera eta dan­tza emanaldia, erdiguneko kaleetan (euriarekin, Atsegindegin).
19:00, Erromeria, Jeiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin (euriarekin, Atsegindegin).

APIRILAK 9, igandea
10:45, Kalejira, Hernaniko kaleetan zehar; eta dantza ekitaldia, herriko auzo eta kaleetan zehar (euriarekin, Biteriko areto nagusian).
13:15, Dantza talde guztien eskutik: Agintari dantza, Agurra, Muxikoak, Fandango-Arin, eta Larrain dantza. Gudarien Plazan.
14:30, Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat, Atsegindegin.
Ondoren, Erromeria eta omenaldi bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!