Tilos 7 Pasa txapeketa astelehenean hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Apirilarekin batera Hernanin ohitura bihurtu da Tilos 7 Pasa Pala Txapelketa hastea. Uda­berriaren usainean eta eguzkiaren printzek eguna luzatzen dutenean jartzen da martxan txapelketa, eta aurten, datorren astelehenean, apirilaren 3an emango zaio hasiera.   Aste­le­he­netik ostegunera hiru partidu jokatuko dira egunero Tilosetan 18:30etatik aurrera. Apirila eta ekaina bitartean 100 partidu jokatuko dira.
Tilos 7 Pasa txapelketa hiru mailatan jokatzen da; bi gizonezkoetan eta bat emakumeetan. Aurten ere arrakasta haundia izango du lehiaketak,   60 bi­kotek (topea) eman baitute izena. Lehenengo mailan 18 bikote, 2. mailan 33 eta 9, nesketan.
Aurten ere, faboritoak, urterokoak; Ramos-Zubimendi her­naniarrak eta Del Horno-Unda bizkaitarrak lehen mailan. Ikus­mira sortu da, pasa den urteko  bigarren mailako txapeldunek (Loran-Loran) mai­la al­tuenean zer egingo duten ikusteko.
Bigarren mailan berriz hernaniarrak txapelaren bila aterako dira; Magi-Txema eta Mendizabal-Etxeberria beteranoak, Dani-Ekhi, Goia-Zurutuza edo Lizasoain-Otaegi gazteak borrokan ibiliko dira. Hala ere, sorpresaren bat egon daiteke.
Nesketan lehengo urteko txapeldunak, Alaitz-Idoia ama-alabak, izango dira denak irabazi nahian ibiliko den bikotea.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiete txapelketa babesten duten laguntzaileei: UTS, Ibai-Mendi, Ansareo Taldea Ingurumena, Joxe Mari Ta­berna, Zintzarri Taberna eta Kitto Taberna.

Asteleheneko partiduak
Txapelketa La­rre­txea-Garmen­dia bikoteak Arre­gi-Urangaren aurka jokatuko duenarekin hasiko da. Ondo­ren Barrutia-Pavon/Lujan­bio-Cis­nerosen arteko partidua izango da eta eguna amaituko dute Pé­rez de Are­naza-Jon Irureta­go­i­enak­/Iu­rra­mendi-Iu­rra­men­diren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!