Emakumeen Etxearentzako hiru izen aukeran, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 02:00

Hartu beharreko azken erabakia izango da, izenarena; Emakumeen Etxea nolakoa izango den eta zertarako erabiliko den erabakitzeko parte-hartze prozesua egin da Her­na­nin, eta prozesua bukatzeko, izena jartzea falta da.
Hiru izen jarri dira aukeran, eta ostiralera arteko epea dago botoa emateko.

Leokai edo Leokaia, Ekhiñe eta Amarauna edo Emarauna
Botoa emateko, erabaki.hernani.eus webgunera jo behar da. Ber­tan ikusi daitezke zein di­ren aukeran dauden izenak, eta zein den bakoitzaren esanahia.
Leoka edo Leokaia proposamenak, bi izen lotzen ditu. Ba­te­tik, Leoka; herriko toki esanguratsua eta Jabetze Es­k­o­le­ta­ko ikasturteari hasiera ematen zi­on lekua. Bestetik, kaia; babes gu­nea, iritsi eta abiatzeko gu­nea, pertsona eta kultura desberdinek topo egiteko lekua...
Beste proposamen bat da, Ekhiñe: Andre Kalearen izena be­rreskuratzean, kalearen in­guruan sortutako kondairako protagonistetako baten izena da; borrokalariarena.
Azkenik, Amarauna edo Emarauna proposatu da; armiarma sarea esan nahi du, eta emakumeen, feministen eta espazio horretan landuko diren gaien inguruko saretzea eta elkarlana irudikatzen ditu.

Erabakiaren berri, asteleheneko bilera irekian
Webgunearen bidez boto ge­hien jasotzen dituen izena hartuko du Emakumeen Etxeak. Asteleheneko bilera irekian emango da emaitzaren berri, arratsaldeko 18:00etan, Plaza Feministan (Aristizabal 7).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!