( Ana Sanz Valverde
Urumeako gurasoen izenean ) Beste kurtso batez, Urumea ikastolako ikasleek, Elkanoko eraikina erabiltzen jarraituko dute. Eta urte askotan zehar ari dira erabiltzen eraikinaren ondoko aparkalekuaren parte bat. Jolasteko patio bezala erabiltzen dute ikastolako ordutegian.
Orain, Hernaniko Udalak nahi du, aparkaleku hau, aparkaleku bezala erabili bakarrik, baita ikastolako ordutegian ere. Modu honetan, Hernaniko 10-12 urteko 100 bat ikasle patiorik gabe utziko dituzte, 20 aparkaleku plazen truke.
Ez ikastolako zuzendaritza, ez irakasleak, ez gurasoak, ez gaude ados neurri honekin. Norbaitek ulertzen al du patiorik gabeko ikastola bat?
Eraikina beste urte batez uzten badigute, ez al ligukete patioaren erabilera ere utzi beharko eskola orduetan? Non geratzen da gure seme-alaben segurtasuna ikastolako ordutegian?
Guraso bezala Udalari eskatzen diogu erabaki hau berriz aztertzeko, baimendu dezala patioaren erabilera, eraikina erabiltzen den bitartean, eta gure seme-alabek leku duin bat izan dezatela jolasteko.
Guraso guztiei dei egiten diegu azaltzeko gaur goizeko 09:00etan egingo den bilerara. Gay Murreko liburutegian izango da eta bertan erabakiko dugu ze pauso eman, bai Udalarekin eta baita Hezkuntza Delegaritzarekin ere.
Gure seme-alaben eskubideen alde borrokatuko dugu:
URUMEA DUIN BATEN ALDE, PATIOA DAUKAN URUMEA BATEN ALDE.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!