Hernaniko PSErentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 22a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Sentitzen dut Peñacova jaunak pentsatu izana nik zalan­tzak nituela Hernaniko PSEk Atez Atekoaren gainean du­en iritziari buruz. Nik beti ja­kin izan dut hori eta horregatik ez dut ulertzen prentsan eman zuten azalpena. Uste dut kritika ez zaiola EAJ-PNVri egin behar, San Markoko bozketan koherentea izan zen Her­nanin duen jarrerarekin, ezta Amo­narraiz jaunari ere, urte betean bere jarrera argi utzi baitu hondakinak biltzeko sistema honen aurkakoa dela eta behin baino gehiagotan azal­du du bertan behera utziko duela ahal duenean. Kritika beraien alderdiko kideei egin behar zitzaien beraiek izan baitziren i... bistan utzi zituztenak eta Hernaniri kalte egin zietenak. Izan dezakedan nerbiosismoari dagokionean, esan nahi dizut zure alderdiko kide batek, gaur egun zinegotzia denak, ´gizon lasaia` naizela dioela. Badakit PSE bigarren indarra dela eta asko errespetatzen ditut alderdi honen ordezkariak eta bere botoemaileak, beste alderdi guztietako botoemaileak errespetatzen ditudan bezalaxe: herria burujabea da. Zer gertatuko da datozen udal hauteskudeetan? Ez dakit. Kon­turatzen naiz Ezker Abertzale tradizionala egongo dela, baina udal hauteskudeetan ez dira siglak bakarrik baloratzen, sigla horiek defendatzen dituzten pertsonek ematen duten konfiantza ere kontuan hartzen da eta batez ere, sigla horiek erakutsi duten politika egiteko modua agintean egon direnean. Arrazoi honegatik pentsa­tzen jarraituko du PSEko zinego­tziak ´gizon lasaia` naizela. EAJ-PNVko zinegotzi guztiok lasai dugu kontzientzia eta hori da, beti hernaniarren interesen alde egin dugulako. Seguru PSEtik berdina esan dezakeela?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!