Lotsagarri

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 21a, 02:00

( Mikel Arreita Iraola ) Amonarraiz jaunari: a)Mikel Arrietak erabilitako informazio iturri sekretuak: Abuztuak 14ean Her­na­niko Kronikan argitaratutako Udalaren prentsa oharra. San Marko Mankomuni­ta­tearen web orria: www.sanmarko.net. b)Amonarraiz jaunak nik erabilitako datuak abuztutik ezagutzen ditu, nik bezala. Gogoratu behar dugu abuztuaren 21eko Hernaniko Kro­nikan Amonarraiz jaunak sinatutako gutun bat argitaratu zela, bertan justu nik esandako Udalaren pren­tsa oharra, eta bertan agertzen ziren datuei erantzuten saia­tzen zen. Politikaz bizi den pertsona batek hain seriotasun gutxi agertzea eta hainbeste burugabekeria esatea kezkatzeko modukoa da. c)Datuekin jarraituz, Amonarraiz jaunaren obsesio bat zaborraren desagerpena da. Eta egia da Her­naniko hondakinen kopurua nabarmen jaitsi dela. Apiriletik ekainera %28,5a (ez % 60). Berriz ere gezurretan? Hau da 607.000 kilotik 434.000ra. Zergatiak asko eta anitzak dira: Hernaniko biztanleen %10a autokonposta egiten hasi da, gremioak hobeto kontrolatzen dira, jende asko (200 lagunek ekainean Garberako garbigunea erabili dute), gero eta kontu handiagoarekin kontsumitzen dugu… Jakina, egon badagoela gutxiengo bat –eta aipatzen nituen nire idatzian- Atez Atekoa saboteatzen dabilena, eta horiek kaleak zikindu edo beste herrietan botatzen dituzte bere zaborrak. Hauei buruz nire iritzia ezaguna da. d) Azkenik esan ziur nagoela Hernani eta Euskal Herriarentzat garai hobeak iritsiko direla. Bakean eta justizian oinarritutako gar­aiak iristear daude, euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izango dira, herritar xumeen interesak babestuko dituen Euskal Herria eraiki­tzeko aukera izango dugu. Bide horretan doaz ezker abertzaleak eta beste indar politiko, sindikalak eta sozialak. Ez aldiz PNV. Eusteko garaiak pasa dira, altxatzeko garaiak dira. Zutik Hernani! Zutik Euskal Herria!.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!