Zer da demokrazia, Amonarraiz jauna?

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 28a, 01:00

( Maddi Etxeberria Galbete ) Erantzun filosofiko-sakon baten ordez, horrela, ´boteprontuan` burura datorkizun erantzun motz bat entzutea gustatuko litzaidake, eta aldi berean, batzuk harro-harro goraipatzen duten politikagintza horretan, guk, herritarrok , non ikusi dezakegun argitzea. Gaur egun oraindik harri­tu­ta gauzkazue, zuek, politi­ka­riak. Beste mila gauzen ar­te­an, oraindik ez dakigu zergatik ´behar dugun` Abia­du­ra Handiko Trenik gure he­rrial­de ttiki honetan, hiriburu bakoitzeko geltoki eta guzti. Ba al dakizu zergatik, zuk diozun bezala ´taldetxo batek Hernaniko Udaletxea hartu eta itxi` egin zuen? Beste milakak amorru biziz gure betebeharretara jardun genuelako, badakigulako buruan zerbait jartzen zaizuenean, guk herritarrok ezer gutxi egin dezakegula. Hori delako guretzat DEMOKRAZIA. Trixtea da ba bizimodu hori… Amonarraiz jauna, inpotentzia eta eskubide falta konprimituak, zuk diozun ´indarkeria` hori dakar… beraz, joan zaitezte zuen jokaera aldatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!