Pertsonaia mitologikoz mozorrotuko dira Ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 26a, 01:00

Asteburu honetan, ez da aspertzeko aukerarik izango Astigarragan. Euskal He­rri­ko hainbat txokotan bezala, Inauteriak ospatuko dira. Herriko txikienak izango dira festa giroa jartzen aurrenekoak. Ostiralean  bertan antolatu dute Inauteri jaia; aurten, euskal mitologiaren ingurukoa. Honako pertsonaiak ikusteko aukera izango da: Galtzago­rriak, Ira­txo­ak, Errekamari, Herensugea, Anbotoko Mari, Sugar, Jenti­lak, Basajaun, Basande­re, Akerbeltz, Tartalo... Kirolde­gian izango da festa, 15:00etatik aurrera.

Afaria larunbatean, Gazte Asanbladaren eskutik
Gazteak elkartzeko asmoz, afaria antolatu du Gazte Asanbladak, larunbatean. Uda­letxeak jarritako txaranga 18:00etan aterako da eta txarangarekin batera, festari ekiteko dei egiten diete herriko gazteei. Poteoan zehar, karro bat jarriko dute, eltxetxo mo­duan funtzionatuko duena. Afaria Zipotza Kultur Elkar­tean izango da. Menua: entsalada eta oilaskoa patatekin; postrea; kopa eta sagardoa (izena eman behar zen aurrez). Afaldu ondoren, karaokea jarriko dute giroa alaitzeko eta gauak aurrera egin ahala, mozorro onena eta txarrenaren sariak banatuko dituzte. Mozorrotuta joatea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Gaia: ipuinak eta marrazki bizidunak.
Bestalde, Gazte Lokalean ere, desfilea antolatu dute larunbatean.

Euskal Inauteriak eta plaza dantzak, igandean
Urtero bezala, Inauteriak iristearekin batera, dantzan aterako dira Astigar taldeko kideak. Aurten, Euskal Inauteriak egingo dituzte: Zahagi Dantza, Lantz... 11:30etan abiatuko da desfilea Ergo­bitik. Herrian zehar desfilatu eta dantzatu ostean bukatuko da, 12:30ak aldera.  Ondoren, plaza dantzak egingo dituzte, hilabeteko aurreneko igandea izanik. Indarrak hartzeko, sagardotegi batera joango dira bazkaltzera eta nahi duenak hartu dezake parte; txartelak salgai dituzte.
Eta Astigar taldekoak ez dira sagardotegira bazkal-tzera joango diren bakarrak. Galtzaur jubilatu elkarteko kideek ere, Inauterietako bazkaria antolatu dute. Petritegira joango dira (izena eman behar zen aurrez). 

OSTIRALA

Ikastolako jaia
15:00, Kiroldegian.
LARUNBATA
Gazte Lokala
Mozorroen desfilea
Gazte Asanblada
18:00, txaranga.
Ondoren, afaria Zipotzan.
IGANDEA
Astigar dantza taldea
11:30, desfilea Ergotibik abiatuta.
12:30, plaza dantzak Joseba Barandiaran plazan.
Ondoren, bazkaria.
Galtzaur jubilatu elkartea
Bazkaria, Petritegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!