Lan eskaintza, basozain aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 25a, 01:00

Gaur bukatuko da izena emateko epea Buruntzalde­a­ko Udalek eskaintzen dituzten 3 basozainentzako postuetarako. Lasarte-Oriako Lanbide bulegoan edo www.lanbide.neten egin daiteke. Apirilean hasi eta 5 hilabetetarako kontratua es­kaintzen da. Izena emateko baldintzak dira Donostialdea Mendebaldeko edozein herritan erroldatua egotea, gidabaimena izatea, euskeraz jakitea eta kimaketa lanetan esperientzia izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!