Bihar zozketatuko dituzte Iturmendi eta Karabelgo babes ofizialeko etxeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 5a, 01:00

Zozketa udaletxeko areto nagusian egingo da, eguerdiko 12:30etan. Parte hartzeko Etxebiden izena emanda egon behar da dagoeneko, eta Hernanin erroldatuek lehentasuna izango dute.

Bihar, eguerdiko 12:30etan zozketatuko dira Iturmen­di­ko eta Karabelgo babes ofi­zia­le­ko etxeak, udaletxeko areto nagusian. Hernaniko Uda­lak hitzarmenak sinatu ditu etxebizitza hauen esleipen prozedura egiteko irizpideak zehazteko Urkilla S.L. (Itur­men­di) eta Baltz-Ederra S.L (Kara­bel) promotoreekin. Irizpide hau­en artean zehaztu da zozketan lehentasuna izango dutela Hernanin erroldatuta dau­de­nek. Bestalde, zozketan par­­te hartzeko Etxebiden bai­ezkoa emana izan behar da.


91 etxebizitza
Biharko zozketan, guztira, 91 etxebizitza zozketatuko dira. Horietatik 26 Iturmendikoak izango dira, eta 65 Kara­belgoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!