«Ipui kontalaria eta pailazo emanaldiaren artean dago Apaxi»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 28a, 01:00

Apaxik ipuiak kontatzen ditu, baina magia ere egiten du, panpinak erakusten ditu... Gaur Udal Liburutegian izango da, 17:00etatik aurrera, eta berak emango die hasiera hileroko ipuin kontaketei.

Denbora gutxi daramaki ipuiak kontatzen, baina da­goe­neko saio dexente eginda dago, eta umeekin konexioa se­gituan lortu du. Apaxi ez da beste ipui kontalariak be­za­lakoa, eta berak ere hala dio: «ipui kontalaria eta pailazo emanaldiaren artean da­go Apaxi; ipuiak kontatzen ditu, baina magia ere egiten du, eta panpinak ditu...».

Udal Liburutegian gaur hasiko dira hain zuzen hileroko ipui kontaketak, eta hasiera Apaxik emango die, 17:00etatik aurrera. Beti be­zala, 3-7 urte bitarteko umeentzat izango da.

Mendira dijoan gazte bat...
Apaxi mendira abiatzen da, eta bi­dean hainbat lagun bilatuko ditu. Tartean ipuiak kon­tatuko dizkie, eta hainbat gertaera magiko pasako di­ra... funtsean, kontakizuna berdintsua izaten da, baina ipuiak aldatu egiten dira batetik bestera.

Apaxik uste du helburua funtsean umeek ondo pasa­tzea dela, eta bigarren plano batean uzten ditu ipuiekin bat edo beste erakustea. «Askok diote ipuiekin erakutsi egin behar dela, baina ez nago erabat ados. Berez umeak ondo pasatzera da­toz, eta hori da nere helburua; nahiz heziketa pintzeladaren bat sartzea ere ondo dagoen».

Konexioaren bila...
Umeekin konexioa lortzen du Apaxik, eta klabea horixe dela dio berak ere, baina hori ez omen da magia kon­tua: «hori ez da magia, umeekin konexioa berezkoa da, eta nik lor­tzen dut. Haurrak gustora egoten dira, eta esango nuke gurasoak ere baietz; gurasoentzat ere beti izaten det prest tiroren bat».
Lezoko Brinko pailazoak ani­matuta hasi zen Apaxi ipui kontatzen, proba gisan. «Bi urteko proba egin nahi dut. Ingurukoek ikaragarri lagundu didate, aurreneko kolpea ondo ate­ra zait, eta orain saio bila hasi behar dut». Informa­zioa: www.apaxikontalari.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!