Laxaro Oiarbide onena, bi plater bakarrik huts eginda

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 8a, 01:00

Santa Barbarako tiro zelaia itxita dagoenez, Oiartzunen egin da aurten San Silvestreko tiraldia. Da Silva eta Parras ere, fin ibili ziren.

Urtero bezala, San Silves­treko tiraldia antolatu zuen Txantxangorri elkarteak, aben­duaren 28an. Aurten, Santa Barbarako tiro zelaian egin beharrean, Oiartzungo Arkale zelaian, Gipuzkoako Federa­zioa­ren zelaian egin zuten, Santa Barbarakoa itxita baitago. Compak Sporting modalitatean aritu ziren eta Laxaro Oiarbidek erakutsi zuen punteriarik onena, 25 plateretatik 23 jota. Oiarbi­dek, urdaiazpiko ederra irabazi zuen.

Bigarren sailkatua, David Da Silva izan zen, 22 plater jota; eta hirugarrena, Javier Parras, 21 plater jota. Denera, 17 kidek hartu zuten parte.

Tiraldi gehiago antolatzeko asmoa
Proba normaltasunez joan zela azaldu dute antolatzaileek, hasieran eguraldiak askorik ez lagundu arren.

Parte hartzaile kopuruari dagokionez, pozik daudela azaldu dute, modalitatea elkarteko kideen artean ez dela oso zabaldua kontuan hartuta eta Gabonengatik asko kanpoan zirela ikusita.

Elkarteko zuzendaritzak azaldu du 2014an, antzeko ekimen gehiago antolatuko dituela. Sariak banatu ostean, luntx eder bat jan zuten, elkartean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!