Ibai Alba, Yohanes Merino eta Julen Goikoetxea, podiumean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 8a, 01:00

Alba eta Merino txapeldun izan ziren Lazkaoko krosean; aurrenekoa seniorretan eta bigarrena kadeteetan. Julen Goikoetxeak hirugarren postua lortu zuen infantiletan.

Aurreko igandean, Laz­kaoko krosa jokatu zen eta beste behin, hernaniar ko­rri­ka­larien presentzia nabar­mena izan zen kategoria des­berdinetan. CD Hernani Atle­­tismo taldeko korrika­lari de­xentek hartu zuten parte eta sekulako emaitzak lortu zi­tuz­ten, hiruk. Ibai Alba, Yoha­nes Merino eta Julen Goikoe­txea podiume­ra igo ziren.

Alba, txapeldun
 Ibai Albak senior mailan irabazi zuen, 7,7 km-ko las­ter­keta. Aurreneko hiru kilo­metroetan, bosgarren postu inguruan ibili zen eta lauga­rren kilometroa pasa­ta­ko­an, eraso egin zuen eta aurre­neko postuan jarri zen. Pixka­naka, bigarrenari dis­tantzia ateratzen joan zen eta azke­nean, 100 metroko distantzia­rekin irabaztea lortu zuen.

Merino aurrena, taktika aldatuta
 Yohanes Merinok aurre­neko postua lortu zuen kadetee­tan. Irungo krosean lauga­rren geratu ostean, Lazkaon taktika aldatzea erabaki zuen eta lasterketa hasiera­tik erritmo oso altua jarri zuen. 4,1 km-ko las­terketa zen hauena eta lau korri­kalariz osatutako talde txiki batek ihes egin zuen. Meri­nok kontrolatu zuen guztiz ihesaldi hori. Las­ter­keta osoa berak kontrolatu zuen eta azken itzulian, 1,2 km falta zirenean, aldapa gora atakatu eta besteek ezin izan zioten jarraitu. Helmugara aurreneko pos­tuan iritsi zen, 14’42’’ko denboran. 

Goikoetxea hirugarren eta Artola laugarren
 Infantil mailan, 2,4 km-ko zirkuitoa egin behar izan zuten. Lehenengo kilome­trotik, bost korrikalariko talde txiki batek ihes egin zuen; tartean, Julen Goikoe­txea eta Anartz Artolak. Artolak ihes egiteko hainbat saiakera egin zituen, baina ondoko beste lau korrika­la-r­iek jarraitu egiten zioten. Azken 300 metrotan, esprin­ta­tzen hasi ziren bost korri­ka­lariak eta indar guztiak erabili ondoren, Goikoetxe­ak hirugarren postuan pasa zuen helmuga. Artolak lau­garren postua lortu zuen. CD Hernaniko gainerako korrikalariek ere maila ona erakutsi zuten.

«Denboraldia hasteko, modu ezin hobea»
 Atletismo taldea oso pozik dago lortutako emaitzekin: «Emaitza oso onak izan dira Atletismo sailarentzat; denboraldia hasteko, modu ezin hobea», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!