Gabonetako eskulanak egingo dituzte gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 4a, 01:00

Abendurako, ekintza ugari antolatu dituzte Gazte Txokoan. Ostiralean Play Stationean ibiliko dira eta larunbatean pintatzen.

Hilabetero bezala, ekintza ugari antolatu dituzte abenduan ere, Gazte Txo­koan (Aristizabal 5, behea). Gaine­ra, urteko sasoi honetan ohikoa den bezala, Gabonek hartuko dute protagonismoa. Hori ho­rrela, gaur eta bihar Gabo­ne­tako eskulanak egingo dituz­te. Ostiralean, berriz, Play Statio­nean ibiliko dira eta larunbatean, Gazte Txokoko pareta txuriz pintatuko dute. 

 Santo Tomas, ginkana...
 Santo Tomas Eguna abenduaren 21ean izango da eta urtero bezala, festa ederra antolatuko dute Gazte Txokoan. Txistorrarik ez da faltako! Horrez gain, beste bi ekin­tza potolo ere izango dira abenduko azken astean: ginkana, Hernanin zehar, eta Tras festa, Traspakarren. Bi ekintza horiek Kale Hezi­tzaileekin batera antolatu dituzte. Gazte Txokoa sare sozialetan ere badago: Facebook, Tuenti (Hernaniko Gaztetxo­koa), Twitter (@hgaztetxokoa) eta bloga.


EGITARAUA

Abenduak 4, 5: Gabonetako eskulanak.

Abenduak 6: Play Station.

Abenduak 7: Pareta margotu.

Abenduak 8: Itxita!

Abenduak 10: Wii.

Abenduak 11: Harremonak.

Abenduak 12: Kandela tailerra.

Abenduak 13: Ping-pon Txapelketa.

Abenduak 14: Kirol ekintzak.

Abenduak 15: Pultsera tailerrak.

Abenduak 17: Play Station.

Abenduak 18, 19: Gabonetako dekorazioa.

Abenduak 20: Topagunea.

Abenduak 21: Santo Tomas.

Abenduak 22: Futbolin Txapelketa.

Abenduak 26: Ginkana.

Abenduak 27: Tras festa.

Abenduak 28: Karaokea!

Abenduak 24, 25, 29, 31: Itxita!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!