Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia omenduko dute, pieza ederrenak joaz

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 21a, 01:00

l Bi kontzertu eskainiko dituzte: gaur Plazan izango da, 17:00etan; bihar Biterin, 18:30etan. l Goiz Eguzkiko abesbatzaren emanaldia ostiralean izango da, Ordiziako Umore Ona abesbatzarekin. l Kantuz abesbatzaren, txistularien eta Metal Boskotearen kontzertua datorren larunbatean izango da.

Erdi aro ingurutik musikariek badute zaindari bat: Santa Zezilia. Bihar da egu­na, azaroak 22. Egunean bertan bi kontzertu izango dira; eta aurretik eta ondorenean ere antolatu dituzte, beste hi­ru guztira. Au­rre­neko kon­tzertua joan den astean eman zuten, Musika Bandako kideek. Gaur eta bihar txikienen txanda izango da, Musika Es­­kolako ikasleena. Bihar baita ere, Goiz Eguzkiko abesbatzaren kontzertua izan­go da, aurten gainera gonbidatu bereziarekin. Eta azkena da­torren astean es­kainiko dute, Kantuz Abes­batzak, Hernaniko eta inguruko txistulariek eta Metal Boskoteak.

Ondo ikasitako piezak, bi kontzertutan
Bi musika emanaldi antolatu dituzte Musika Eskolako ikasleek. Gaurkoa aire librean izango da, Plazan, 17:00etan hasita. Biharkoa Biterin eskainiko dute, 18:30­etan. Bi kasuetan, musika instrumentu ezberdinek la­gunduta eskainiko dituzte kontzertuak.

Goiz Eguzki, Ordiziako Umore Ona abesbatzarekin
Urteko zitarik inportanteenetakoa dute bihar, Goiz Eguz­kiko abesbatza osatzen du­ten kideek. Kontzertua an­tolatu dute, 19:00etan, egoi­tzan. Berezia izango da gainera, Ordiziako Umore Ona abesbatza gonbidatu baitute, musikarien eguna ospatzera. Zazpina abesti kantatuko dituzte. Goiz Eguzkiko abesbatzak Agurra, Hiru damatxo, Alma llanera, La golondrina, Euskararen garra, Azken Dantza eta Boga boga abestuko ditu. Txistu hotsetaz Patxi Apezetxea eta Jesus Mari Gu­tierrez arduratuko dira. Eta dantzan, Karlos Sanchiz ariko da. Guztien zuzendari, Javier Zubimendi. Umore Ona abesbatzak piano doinuak izango ditu lagun, Ma­ria Angeles Esnaolaren eskutik. Abestuko dituzten zazpi kantak, hauek: Kantuz, Alfon­sina y el mar, Ziru ziru zira, Yo vendo unos ojos negros, Goizian argi hastian, Chiquitita eta Baratze bat. Zuzendari lanetan Amalia Ibañez ariko da.

Kantuz abesbatza, txistulariak eta metal boskotearekin
Kantuz abesbatzako kideen kontzertua izango da, aurtengo azkena. Datorren la­run­baterako antolatu dute, hilaren 30erako; Sandiuste­rrin izango da, iluntzeko 19:00­etan. Bederatzi abesti eskainiko dituzte, hasieran, txistulariak batetik, eta abesbatzak bestetik; eta azkeneko biak, elkarrekin. Patxi Apezetxearen gidaritzapean, Hernani eta inguruko txistulariek emango diote hasiera, musika emanaldiari. Lau abesti joko dituzte: Zortzikoa eta biribilketa, Antzineko minuetoa, Txis­tulariak eta Txakolin. Txistu hotsei, abeslarien ahotsak hartuko die erreleboa. Igor Arroyo izango dute zuzendari, Kantuzeko herritarrek. Hiru abesti eskainiko dituzte: Esa tierra; Ocho canciones con acompañamiento de guitarra, Biotz bat, Kuku, Gau eder bat eta Penak; eta Axuri beltza. Kontzertu bukaera berezia izango da, metal boskotearekin batera, elkarrekin joko baitituzte Euskera, oi euskera/Beti eskamak kentzen eta Abestien popurria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!