«IRPHa baldin badaukazu, ez sinatu ezer, eta informatu»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 10a, 01:00

STOP Kaleratzeak atzo salatu zuenez, Kutxabank IRPHa dutenei deika ari da, IRPHaren ordez beste interes mota bat proposatzen. Eta argi azaldu zuten: «informatu gabe, ez sinatu ezer».

Kutxacar herriz herri dabil, eta atzo Hernanin izan zen, IRPH indizeari buruzko informazioa ematen. Kutxa­bank entitatearen jarrera oso gogor salatu zuten, esanez, Kutxabank legediaren mu­gatan dabilela, IRPHari eutsita. Mezu garbia eman zien IRPHa dutenei: «ez sinatu ezer, aurrez informatu gabe. Joan abokatu batengana, edo etorri STOP Kaleratzeak taldearen egoitzara».

Azaroaren 1etik desagertua
STOP Kaleratzeakeko kideek adierazi zutenez, IRPH indizeak desagertua egon behar du azaroaren 1etik, ministerio-agindu batek dioenez, eta oraindik entitateek mantendu egiten dute, «legearen mu­gak» ikutuz. Izan ere, ministerio-agindu hori 2011­koa da. Agindu horrek dio 2012tik aurrera IRPHa ezin dela aplikatu. IRPHa kendu eta ordezko indize bat jarri behar zaie hipotekei, eta indize hori zein den proposatzea ministerioari dagokio. Horretarako beste urtebeteko epea zuen, alegia, 2013ko apirilera arte, eta gero, gobernuak 6 hilabete luzatu zuen epe hori, azaroaren 1era arte. Azaroak 1 pasa da, eta oraindik IRPHa aplikatzen jarraitzen dute entitateek.

STOP IRPH taldeko kideek azaldu zutenez, Kutxa­ban­keko bezeroek hi­po­te­ka­tan jarria daukate IRPH­a ez den kasuan, Eu­ribor+1 indizea aplikatuko zaiela. «Baina oraindik IRPHarekin ari dira. Ez dago eskubiderik. Kalkulatu dugu, Euribor+1 aplikatuz gero, 250-400 euro gutxiago ordaindu beharko genituzkeela, hilero. Hilabe­te bat pasatzen den bakoitzean lapurreta egiten digu Kutxabankek, eta hori salatu egin behar dugu».

«IRPHa bezalako indizeak proposatzen ari dira»
Kronikari jakinarazi ziotenez, Kutxabank bezeroei deika ari da, banaka-banaka, eta IRPH­aren ordezkoak eskaintzen ari da. Kasu horietan «ezer ez sinatzeko» adierazi zuten, eta aurretik informatzeko ondo. «Abo­katu batengana joan, edo guregana inguratu; zuek atenditzeko gaude: Transpa­ka­rren, astelehenetan, 18:00­etatik 20:00­etara, edo 943 33 65 83.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!