Postu baten borrokan bihar, Hernani eta Atletico de Madrid

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 8a, 01:00

Hiru punturen diferentzia dute bi taldeek, eta bihar irabazten duenak aurrea hartuko dio besteari. Hernani eta Atletico de Madrid ariko dira Landaren, arratsaldeko 16:00­etatik aurrera. Hernani bosgarren dago, 18 puntu eta sekulako konfiantzarekin. Atleti­cok hiru puntu gutxiago ditu, 9garren postuan, eta iaz play offa jokatu zuen taldearen itxurarik ez du eman.

Etxean hirutik hiru
Bajak izango dituzte bi taldeek, eta hernaniarrenak aipa­tzeko, Jon Insausti eta Igor Genua, selekzioarekin joka­tzen ari baitira. Funtsez­ko bi jokalari falta arren, Her­nanik aurre egingo dio Madrileko talde haundiari. Etxean partidurik galdu gabe daude hernaniarrak, eta orain arte denentzat sorpresa izan de­na, gaur errealitate dela erakutsi nahiko dute. Atleticok talde indartsua du aurrean, eta oso azkarra atzean. Hernanik jokoa du arma, baloia mugitu eta aurkariak dantza araztea. Beti bezala, zaleen indarrak asko lagunduko die hernaniarrei, etxeko laugarren garaipena lortzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!