Ondo jokatuta eta ondo merezita, beste bost puntu

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 6a, 02:00

Hernanik 33-22 irabazi dio Gernikari, eta bonusa lortu du iazko hirugarren sailkatuaren kontra.

Partidua aurretik hasi, eta aurretik bukatu zuen Her­nanik, eta ondo merezitako garaipena lortu Gerni­karen kontra. Aurrez esandako moduan jokatu zuten hernaniarrek, baloia eskura emanez eta azkar mugituz. 3-0 aurreratu, 3-5 galtzen jarri, eta 10-5 aurreratu ziren be­rriz berehala. Hortik aurrera hernaniarrak nagusi: 15-5, 20-5, 25-5, 25-10 eta 30-10 deskantsura. Biga­rren zatia gogorragoa izan zen. Saiatu ziren bizkaitarrak, baina on­do eutsi zien Hernaniko tal­de gazteak. 30-15, 33-15, 33-22. Bi taldeek bonusa, 4na en­tsaio egin dituztelako. Her­nanik 5 pun­tu etxerako.

Hernaniarrak 5garren postuan dira sailkapenean.


1          AMPO Ordizia R.E.            15


2          VRAC Quesos Entrepinares            15


3          Rugby Atlético de Madrid 11


4          C.R. El Salvador            10


5          Hernani C.R.E. 10


6          Getxo Artea R.T.            9


7          Bathco Rugby  8


8          C.R. Complutense Cisneros            8


9          U.E. Santboiana SEAT  7


10        Bizkaia Gernika R.T.            7


11            Ciencias Fundación Cajasol            5


12        Blusens Universidade de Vigo            5
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!