Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hernanin izango dira datorren larunbatean, Musika Eskolako Akordeoi taldearen aldeko emanaldian, eta pailazo talde hau lanean hasi zela 25 urte bete direla ospatzeko, gonbidatu bereziak ekarriko dituzte Atsegindegira: Anakleto ijitoa, Poxpolin Mari Sorgin, eta abar. «Amona Josefiñari zorionak kantatuko diogu, otsoa ere bertan izango da, Marimotots txanogorritxu dela uste duelako... baina hari ere dantza eginaraziko diogu!»
«Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!»
Euskera eta alaitasuna zabaltzeko sortu zen pailazo taldeak 25 urte bete ditu, eta balore hezitzaileak zabaldu nahi dituzte, «umorea parre algara baino gehiago delako. 25 urtetan ikasi duguna eta ezagutu ditugun lagunak ekarri nahi ditugu hernanira», adierazi zuen Porrotxek, atzo, prentsaurrean. Bertan ziren Musika Eskolako zuzendari berria, Eli Iragorri, akordeoi taldeko arduraduna Maribel, Luis Intxauspe Alkatea, eta akordeoi ikasleak. Ateratzen den dirua akordeoi taldearentzat izango da.
Emanaldia, larunbatean, 18:00etan Atsegindegin. Sarrerak salgai, 6,5 euroan, Tximeletan eta Merin.
Hiru auzotako festak, Argazki Rallya, eta Stock Azoka, asteburuan
Hernaniarrak martxan jarri dira irailaren lehendabiziko asteburuan, eta lau zita nagusi dira, pailazoez gain: Zikuñagako festak, Marieluts eta Latsunbeberriko festak, Stock Azoka, eta Argazki Rallya.
Bigarren asteburuan,
Euskal Jaiak
Irailaren 14 eta 15 ingurua Euskal Jaien giroan joango da, Sagar eta Sagardoaren Eguna, Trikitixa txapelketa, eta abar.
Hirugarren astea Wukroren aldekoa izango da, hainbat ekitaldirekin.
Mugikortasun Astea, iraila bukaeran
15 egunez mugikortasunaren alde ariko dira hernaniarrak, aurtengo irailean. Sei ekitaldi antolatu dituzte aurten.
Wukroren aldeko astea, irailak 18-22
Ostegunean sarrerak salgai, Wukroren aldeko bazkarirako
Datorren ostegunean salgai jarriko dituzte Wukroren aldeko bazkari-txartelak, ferian, 22 euroan. Irailaren 22an egingo dute bazkaria, Wukroren (Etiopia) aldeko astearen barruan. Irailaren 18tik 22ra ekitaldiak izango dira Angel Olaran misiolari hernaniarra Wukron egiten ari den proiektuari laguntzeko.
Bazkari txartelak erosteko aukera bada Iruretagoienan ere, eta Mikel Lujanbiok ere salgai ditu. Aurten ere salgai jarriko dituzte kamisetak, sudaderak, mendirako txalekoak eta aterkiak.
Iraileko egitaraua
Irailak 2-6, Biteriko ikastaroetan aldez aurreko izena ematea. Biterin, 09:00-13:00 / 16:00-20:00.
Irailak 6-7, Stock Azoka. Berriak elkarteak antolatuta. Atsegindegin.
Irailak 6-8, Zikuñaga Auzoko jaiak.
Irailak 6-8, Latsunbeberrin eta Marielutsen Auzo Eguna.
Irailak 7, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Musika Eskolak antolatuta. Atsegindegin, 18:00.
Irailak 8, Argazki Rally Digitala. Gudarien plazan. 09:00.
Irailak 14, Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin. 12:00
Irailak 14, Erromeria. San Joan Konpartsa.
Irailak 14-15, Euskal Jaiak.
Irailak 15, Sagarra eta Sagardoaren Eguna, Tolareak antolatuta. Gudarien plazan..
Irailak 15, XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa. Gudarien plazan. 12:00. (Kriskitiña dantza taldea).
Irailak 16-22, Wukrorekin (Etiopia) Elkartasun Astea.
Irailak 21, Karabelen Auzo Eguna.
Irailak 27, Leokako emanaldia.
Irailak 28, Bigarren Eskuko Azoka.
Irailak 28, Sagar Rock.
ERAKUSKETAK
Irailak 19-Urriak 5, XII. Argazki Rally Digitalaren Erakusketa. Udalak eta Argazki Forumak antolatuta, Biterin.
MUGIKORTASUN ASTEA
Irailak 14-28
Irailak 14, Goizeko ibilbidea, Goiz Eguzkitik abiatuta. 09:30-12:00.
Irailak 19, Haur eta nagusiak entretenitzeko aktibitate zirkuitoak.
Irailak 20, Kirol Egokitua (Koxka).
Irailak 21, Patinetan ibilbidea, Karabel eta Zubiondo bitartean.
Irailak 22, Bizikleta Festa.
Irailak 28, 2. Eskuko Azoka Berezia (Bizikleta Azoka).