Amabirjin Eguna da bihar eta festa antolatu dute Santiomendi auzoan, urtero bezala. Aurtengo berezitasuna, segalariak. Bi bikote neurtuko dira: Suharri Irazustabarrena-Julen Gabirondo eta Mikel Garaialde-Mikel Zumeta. Hori, 17:30etatik aurrera izango da. Horrez gain, ohiko bihurtu diren ekintzek ez dute hutsik egingo. Goizean, esaterako, dianarekin esnatuko dira Santiomendiko auzotarrak eta segidan, baserriz baserri kalejiran ibiliko dira oilasko biltzaileak.
Sagardo dastaketa eta dema, eguerdi partean
Santiomendiko baserrien arteko Sagardo Txapelketa ere jokatzen da urtero, eguerdi partean, eta aurten ere bai. Iaz Oialume baserriko Pello Beltzaren sagardoak irabazi zuen. Sagardoari laguntzeko txorixo pintxoak prestatuko dituzte eta horrez gain, Patata tortila Lehiaketara aurkeztutako tortilak probatzeko aukera izango da. Zeinek kenduko ote dio titulua Etxeberriko Rosi Alkortari?
Era berean, zaldi demaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren, auzo bazkaria egingo dute arratsalderako indarrak hartzeko. Bestalde, aurten ere ez dute hutsik egingo Xa-pre eta Furriela trikitilariek.
EGITARAUA
09:00, Diana.
09:00, Baserriz baserri, oilasko biltzaileen kalejira.
11:30, Sagardo Txapelketa Santiomendiko baserrien artean, txorixo pintxoez lagunduta.
Horrez gain, bertakoen Patata tortila Lehiaketa.
12:00, Zaldi dema.
14:00, Auzo bazkaria.
17:30, Segalariak: - Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo/Mikel Garaialde eta Mikel Zumeta.
19:00, Toka Txapelketa guztientzako.
21:00, Afaria.
Ondoren, Txiste kontalaria.
Egun osoan, Xapre eta Furriela trikitilariek jarriko dute giroa.