«Francoren kontra borrokatu zuten kanpotar haiek zein ziren? Haien berri eman nahi dut»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 30a, 02:00

Florisdorf herria Viena on­doan dago, eta hango Al­katea Burgoseko kartzelan egon zen atxilotuta, Fran­co­ren kontra borroka egiteagatik. Hain zuzen huraxe da Miguel Usabiaga hernaniarraren no­bela berriko protagonista. Joseph Orlitsch hain zuzen. Hura, Mar­­cel Eichner, eta Paul Keller hiru atzerritar ziren, Burgos­ko kartzelan zeudenak, Fran­coren kontra borrokatu zutelako atxilotuak. Hirurek plan bat egin zuten, Burgoseko kartzelatik ihes egiteko. 1949 urtea zen, frankismoa bete betean zegoen, eta Burgosko kartzela josita zegoen errepublikanoz, ko­mu­nistaz eta antifrankistaz.

«Maki atzerritarrei buruz ez da asko hitz egin izan»
Miguel Usabiagak nobela historiko bat idatzi du, Gerra Zibilaren ondorengo urteetakoa, eta Burgosko kartzelan gertatu zirenetan oinarrituta. Gutxien komentatzen diren kontuei buruz hitz egin nahi du hernaniarrak: «Makiak ziren eta atzerritik etorriak. Maki atzerritarrei buruz ez dakigu ia ezer. Francoren kontra borrokatu zuten atzerritar haiek zein ziren? Haiei buruz hitz egin nahi dut».

Hilabete batzuetako plana
Burgoseko kartzelan zeuden hiru atzerritarrok izen oso ona zuten, errepublikaren alde borrokatu zutelako, muxu truk. Hiru­ren artean ospa egiteko plana egin zuten, eta hilabeteak pasa zituzten hasi eta buka­tzen. «Tunel bat eginda ihes egitea ez da erraza, eta prestaketa dezentekoa eska­tzen du. Orduan korneta esaten zitzaien kartzelako funtzionarioen esanak betetzen zituzten presoei. Hiru hauek korneta sartzea erabaki zu­ten, beren planak bete ahal izateko askoz leku hobean gera­tzen zirelako. Horregatik traidoretzat jo zituzten eta sekulakoak eta bi entzun behar izan zituzten, baina inork ez zekiena zen euren buruetan zer zegoen...»

Sinesten zutenaren alde
Benetan sinesten zutenaren alde borrokatu zuten atzerritar haiek, Usabiagak dioenez. «Komunistak ziren, eta kausa bat zuten. Naziei ihesi aldegin zuten denek euren herrietatik. Austriar bat, Alsaziar bat, eta Polako bat; lehendabizikoa, Viena ondoko Florisdorf herriko Alkatea, Brigadista sartu zen Erre­publikaren alde bo­rroka egiteko, eta gerra galdu ostean maki moduan sartu zen gerrilleroekin, frankoren diktadura hankaz gora bota nahian. Beste biak Frantzian aritu ziren Hitlerren kontrako erresistentzian, eta han gerra irabazita, makiekin bat egin eta Espainiako diktaduraren kontra borrakatu ziren».

Datuetan eta aitaren
kontakizunetan oinarritua

Ez da kasualitatea Miguel Usabiagak kontu horiek kontatzea. Bere aita, Marcelo Usa­­biaga ezaguna da, Gerra Zi­bilean borrokatua eta urteak Burgosko kartzelan pasatua. Aitaren gertaerak oraindik ere entzuten ditu Usa­biagak, eta hark esandakoak dira nobela honetan jarri dituenak. Ahozko kontakizunaz gain, artxibo lan izugarria egin du Miguelek: Avila, Burgos, Ma­drid, Mosku, Viena...

Salgai, liburu dendetan
Miguel Usabiagak laugarren liburua du hau. Aurretik pu­blikatuak ditu besteak beEl Caso Mar­tana, saria jasotakoa, edo orain­tsu: La Joven Guardia, bere aitaren gertaeretan oinarritua. El alcalde de Florids­dorf liburua salgai dago, 12 euroan, liburu dendetan. Ar­gi­ta­­letxea: Ediciones Irreverentes.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!