txapel berria du Paul Ojuel pelotari hernaniarrak astelehenetik. Errenteriako Txapelketa irabazi zuen Irusta bizkaitarrekin batera; 22-18. Aurrean Dorronsoro eta Arratibel izan zituzten.
Galtzen, partidu erdira arte
Ez zuten duten maila ematerik izan, hasieratik. Irustak ez zuen atzeko koadroetan asmatzen eta Ojuelek ezin jokoan sartu; 6-13 eta 9-16 galtzen hasi ziren. Bigarren zatian ordea, buelta eman zuen partiduak. Irusta lasaitu eta pixkana hasi zen duen joko bikaina erakusten; eta Ojuelek ez zuen hutsik egin aurreko koadroetan. Partidua gogortuz joan zen, eta azkenean, Ojuel eta Irustarentzat izan zen garaipena.
Ojuelek partidu ederra jokatu zuen, batez ere, bigarren zatian, eta txapelaz gain, beste sari bat ere jaso zuen: jolari onenaren saria.
Bi finalerdi, Kiroldegian
Buruntzaldea Torneoa azken txapan da eta gaur, infantil mailako bi finalerdi jokatuko dira Kiroldegian, 18:00etan hasita: Ander Lazkanok, Ioritz Berasarteren kontra jokatuko du, eta Alain Agirrek Jokin Elizalderen aurka.