Babes Ofizialeko Etxebizitzetan izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 27a, 01:00

Astigarragako, Ergobia ibilbidean, Babes Ofizialeko 110 etxebizi­tza egingo dira eta horietatik, 69 etxebizitzaren zozketan, parte hartzeko aukera dute Astigarragako herritarrez gain, Donostial­deako herritarrek. Zozketan parte hartzeko, Etxebiden eman behar da izena eta izen ematea zabalik dago dagoeneko. Azken eguna, apirilaren 17a izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako: www.etxebide.euskadi.net edo 012 telefonoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!