Urtero bezala, gaur arratsaldeko 16:00etan, Hernanin, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa izango da; Peña Otaño Saria. Lasterketa hau Hernaniko JOCC txirrindulari elkarteak antolatuko du. Bertan Hernaniko JOCC, Donosti Berri, Irunes, Oarsoaldea, Allerru, Astigarraga, Buruntzazpi, Zarauztarra eta Zumaiako txirrindularitza eskoletako neska-mutilek parte hartuko dute, besteak beste. Guztira 80 txirrindularitik gora izango dira partaide.
Urbietan hasi eta bukatu
Ibilbidea, beste urteetan bezala, Urbieta kalean hasiko da eta hortik Ertzain etxearen biribilgunera helduko dira; ondoren, Latsunben behera Zinkoenearaino eta Txirritan gora berriro ere, Urbietako helmugaraino. Lehendabizi alebinak izango dira partaide; hauek hiru itzuli emango dizkiote zirkuituari. Ondoren, infantilek, bederatzi itzuli. Lasterketaren hasiera eta bukaera Karrero tabernaren parean izango da.
Trafikoa, moztuta
Karrera honen ondorioz kale hauetan trafiko mozketak izango dira momentu batzuetan eta Urbietako autobus geltokia, anbulatorio parera pasako da lasterketak irauten duen bitartean.
Gynkana,
probaren ondoren
Lasterketaren ondoren aurtengo berrikuntza: Txirrindan Gynkana lasterketa bat ospatuko da. Txirrindulariek hesi eta oztopo ugari saihestu beharko dituzte eta abilezia handiena erakusten duenak irabaziko du. Proba honetan ere infantil eta albinek parte hartuko dute. Infantilen Gynkana Latsunbe Berriko kirol pista anitzean izango da eta alebinena, berriz, Latsunbe Berriko tenis pistan.