Etzi asteazkenean, martxoaren 1ean, mahai-ingurua antolatu da Biteri Kultur Etxean, 19:00etan, martxoaren 19an egingo den herri galdeketaren inguruan. Landuko den gaia Zertarako erabaki? izango da eta bertan parte hartuko dute hizlari bezala Pello Urizar (EH Bildu), Sergio Campos (Ahal Dugu-Podemos) eta Luke Uribe-Etxeberriak (EAJ-PNV) politikariek.
Erabakitzeko eskubidearekin batera balizko erreferendum batean egin beharreko galdera ere mintzagai izango dute solaskideek. Irati Sarasua moderatzaile lanetan ariko da.
‘Sufragistak’ pelikula
Bagigiltza ekitaldi desberdinak antolatzen ari da eta martxoaren 6an, Biterin, Sufragistak pelikula eskainiko du.