BiziPoz programa martxan, «zahartze aktiborako»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 12a, 01:00

Adinekoentzat, programa berri bat jarri dute martxan, Hernaniko Zerbitzu Sozialek. BiziPoz programa abiatu dute, «zahartze aktiboa sustatzeko». Otsailetik ekainera izango da egitasmoa, eta astean behin egingo dituz­te saioak.
«Herritar aktiboak eta par­te­hartzaileak nahi ditugu Her­na­nin, txikitatik hasi eta hiru­garren adinera arte», azaldu du Udalak. Eta nabarmendu du, apustu horren emai­tze­ta­ko bat dela BiziPoz ekimena, jubilatuen mahaiaren harira sortu dena.

15-20 laguneko taldea
Programa honetarako, 15-20 laguneko taldea osatu dute. Ostegunean egin zuten aur­kez­pena eta aurreneko saioa, eta hemendik aurrera, astero elkartuko dira Biterin. Bertan, haien intereseko gaiak lan­du­ko dituzte, eta dinamiza­tzai­le­az gain, saio bakoitzerako auke­ra­tutako gaian aditua den nor­bait egongo da, saioa gidatze­ko.
Baina edukiak landu baka­rrik ez, proiektu bat ere disei­na­tuko dute BiziPoz programa­ko par­te­har­tzaileek: herria­ren­tzako interesgarria izan dai­te­keen pro­grama edo ekimen sozial bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!