Ebaluazio sistemei buruz, saioa etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 7a, 01:00

Beste hausnarketa saio bat izango dute ostegun honetan, hez­kuntzaren inguruan, uda­le­txeko areto nagusian. Etzi egingo du otsaileko hez­kuntza eskola, Hernaniko Hezkuntza Plataformak, 19:00etan hasita. Eta bertan, ebaluazio sistemei buruz ariko dira.
«Hezkuntzari buruzko haus­narketa egitean, etengabeko garapen integrala eta hobe­kuntza datozkigu burura, eta baita horretarako irakasleen prestakuntzaren garrantzia ere. Pentsatzen dugu ikas­te­txeek, beharrak eta nahiak betetzen dituztela, proze­su­a­ren etengabeko ebaluazioa eginez», azaldu du Hezkuntza Plataformak.
Baina gaineratu du, orain oztopoak dauzkatela ebaluazio hori egokia izan dadin: «tama­lez, gaur egun zailtasunak besterik ez ditugu ikusten; are gehiago, LOMCE eta Heziberri legeen ezarpenarekin. Kanpoko ebaluazioak inposatzen dituz­te, ebalua­zio estandarizatuak, aniztasuna kontutan hartzen ez dutenak, emaitzei bakarrik emanez balioa», kritikatu du.
Eta horren aldean, uste du badaudela «beste ebaluazio eredu batzuk, esperientzia eta alternatibak».

Ruben Iglesias hizlari, etzi
Horri buruz eztabaidatzeko, Ruben Iglesias filosofoa izango da hiz­la­ria, etziko saioan. Gaiaren inguruan ezagutza zabala dauka Iglesiasek; izan ere, Eus­kal Curriculumaren erai­kun­tzan aritu da, eta hez­kuntza mugimenduko kide ere bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!