Final erdirik gabe eta mailaz igo gabe, Urkizu eta Etxegoien

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 10a, 01:00

Urkizuk eta Etxegoienek errazegi galdu zuten atzo, 22-4, Azpei­tiaren kontra, eta txapelketa bikaina egin badute ere, final erdietara pasa gabe geratu dira, eta bigarren mailara igo gabe, Gipuzkoako Txapelketan, nagusietan. Ederki ari ziren bi pelotari gazteak, baina atzo erabat oker joan zitzaizkien gauzak.

Partidu bakarra zen asteburuan, eta horrekin ia bukatu dira Gipuzkoako Txapelketako aukerak Hernanirentzat. Pelotari batek badu aukera, oraindik, final erdietara pasatzeko. Ander Lazkanok final laurdenak jokatuko ditu datorren asteburuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!