Pablo Lasa Hernaniko Artisau Azoka, abenduko kultur programari ekiteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 28a, 01:00

Igandean izango da XXIII. Pablo Lasa Hernaniko Artisau Azoka, eta 25 artisau tailerretako lanak ikusi eta erosteko aukera izango da. Abendu osoan zehar, beste hainbat kultur ekintza egingo dira herrian.

Abenduko kultur programa bete-betea dator. Has­teko, XXIII. Pablo Lasa Her­na­niko Artisau Azoka izango da igandean, eta baita Her­naniko Gazteen XVIII. Dan­tza Txapelketa ere.

Postuak, tailerrak eta erakustaldiak
Igandean XXIII. Pablo Lasa Hernaniko Artisau Azoka egingo da Atsegindegin, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Euskal Herriko 25 artisau tailerretako lanak ikusi eta erosteko aukera izango da bertan: xaboi eta ukendu naturalak, taloak, bitxiak, egur tailak, larruzko artikuluak, poltsak, beira, xextoak, pilotak, eztia eta kandelak... Bestalde, burdin forja erakustaldia izango da E-Mendi tailerraren eskutik, eta haurrentzako hainbat tailer didaktiko ere izango dira. Eguna girotzeko, Hernani Musika Eskolako trikitilariak eta Irungo Agirretxe Anaiak dultzaineroak herrian barrena ibiliko dira.

Abendua, bete-bete
Artisau azokaz gain, Hernaniko Gazteen XVIII. Dantza Txapelketa izango da igandean. Hilabete osoan zehar berriz, ekintza ugari izango dira Hernanin; asko, Gabon kutsuarekin.

ABENDUKO KULTUR AGENDA

Abenduak 2:
n XXXIII. Pablo Lasa Artisau Azoka. Atsegindegin, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
n Hernaniko Gazteen XVIII. Dantza Txapelketa. Plaza Berrin, 12:00etan.
n Gazte Txokoa: txu-txun peta jolasa.
Abenduak 4 eta 13:
n Zilegi Eskola-Hitzaldia: Berrerabilpen zentroaren eta denbora bankuaren egitasmoak. Biteri kultur etxean, 14:30-16:30.
Abenduak 5:
n Hernani’n Musik: Gauez Operan. Biterin, 22:00etan.
Abenduak 5etik 18ra:
n Bisuteria-Abalorioak ikastaroetan izena emateko epea, Biteri kultur etxean. Hizkuntza: euskera.
Abenduak 10 eta 17:
n Zilegi Eskola-Ikastaroa: Keinu bidezko komunikazioa haurrekin. Biterin, 14:30-16:30.
Abenduak 10etik 21era:
n Pintura eta marrazki erakusketa: Luis Errazkin. Biterin, 18:00-20:00.
Abenduak 11:
n Hitzaldia: Erabileraren gakoak: zazpi ebidentzia. Hizlaria: Xabier Amuriza. Biterin, 19:30etan.
Abenduak 13:
n Hernani 2012 Urtekariaren aurkezpena. Udaletxean, 19:30etan.
Abenduak 15:
n Haurrentzat antzerkia: Bikokote. Biteri kultur etxean, 11:00etan.
n Santo Tomas eguna. Plaza Berrin 11:00etatik aurrera.
n Erromeria, Plaza Berrin 18:30-20:30.
n Gazte Txokoa: zinemara irteera.
Abenduak 17:
n Gabon kanten jaialdia. Kantuz abesbatza eta herriko eta ikastoletako abesbatzak. San Joan Bataiatzailea elizan, 20:00etan.
Abenduak 18:
n Literatur solasaldiak. Amets Urratuak liburua. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Abenduak 19:
n Gabonetako kontzertua. Musika Eskolako teklatu taldea. Milagrosan, 18:30etan.
Abenduak 21:
n Gazte Txokoa: Santo Tomas festa.
Abenduak 22:
n Gabonetako kontzertua. Ozenki abesbatza eta Musika Banda. Milagrosan, 19:30etan.
n Gazte Txokoa: Adarra mendira egun pasa.
Abenduak 23:
n Gabonetako txistu kontzertua. Txistulari Banda eta akordeoi-jolea. Milagrosan, 13:00etan.
Abenduak 24:
n Baserriz baserri Olentzeroa. Biteritik autobusez, 15:30etan.
n Gabon Kantak. Parrokiko abesba­tza, Agustindarren elizan, 17:00etan.
n Olentzeroa kaleetan barrena. Ttarla dantza taldea. Gudarien plazan, 18:00etan.
n Gabon gaueko kale buelta. Kantuz abesbatza. Milagrosan, 18:30etan.
n Gabon gaueko erronda. Musika Banda. Gudarien plazan, 20:00etan.
Abenduak 25:
n Eguberri eguneko alborada. Musika eskolako txistulariak, herrian barrena.
Abenduak 27:
n Haurrentzat tailerrak (6-11 urte). Udaletxeko arkupetan, 16:30-18:30.
n Gazte Txokoa: futbol txapelketa.
Abenduak 29:
n Gazte Txokoa: krepeak egiteko tailerra.
Abenduak 30:
n Gabonetako kontzertua. Musika Eskolako txistulariak. Udaletxeko arkupetan, 12:30etan.
Abenduak 31:
n Urtezahar eguneko erronda. Ohitura Zaharrak abesbatza. Kale-buelta, 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!