Akola, Alkatxurain eta Larregaingo megalitoak ezagutuz, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 21a, 01:00

Ibilaldi gidatua antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Aiako Harria parke naturalean, larunbatean. Bertan, Akola, Alkatxurain eta Larregaingo megalitoak, saroiak eta artamugarriak ezagutzeko aukera izango da. Luis Mari Zaldua urnietarrak gidatuko du ibilaldia. Goizeko 10:30etan abiatuko dira Larregain sagardotegitik eta bertara 13:30etan itzuliko dira. Prezioa: 2 euro, izena aurrez emanda; 2,5 euro egunean bertan. Erreserbak: 943 49 45 21 edo 943 49 50 69.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!