Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Hernani koloreztatuko dute igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 6a, 02:00

‘Zazpikoloroa’ ikuskizuna eskainiko dute 18:00etatik aurrera Atsegindegin. Sarrerak salgai daude Elkar liburudendan eta Meri goxoki dendan. Prezioa: 6,5 euro.

PIRRITX, Porrotx, Marimo­tots, Pupu, Lore, Belekoi an­de­rea, Pa­takon pirata... guztiak izango dira Hernanin, igandean. «Bai­ta Zazpikolo­roa, koloretako txo­ria ere; izan ere aurten, Her­nanin jaioko da munduari ko­lorea emateko as­moz». Halaxe azaldu zuen Ma­ri­mototsek asteartean, prentsaurrean.
Jaialdia, 18:00etatik aurrera izango da Atsegindegi plazan. Sarrerak salgai daude El­kar liburudendan eta Meri (Iker­txo) goxoki dendan. Sa­rre­rarik geratuz gero, egunean bertan ere izango litzake erosteko aukera. Prezioa: 6,5 euro.
Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen, urtero frontoian egin bada ere, aurten Atse­gin­degin egitea erabaki dutela se­gur­tasun plana dela eta. «Fron­­toiko aforoa mugatu egin da. Lehen 1000 lagun sartu zitezkeen eta orain 650. Hori gutxi da; frontoia txiki geratuko litzake».

Akordeoilari taldeari laguntza
Urtero bezala, Musika Esko­lako akordeoilari taldeak an­tolatu du jaialdia. Bertan bildutako dirua proiektu be­rri baterako erabiliko dute eta mu­sika zabaltzen joateko aukera izango dute. Aurten esaterako, 40 bat kide Ser­biako
Festibalean izan dira, Frantzia, Italia, Suitza, Eslovenia eta Kroazian ibili ostean.
Hala, akordeoilari­ek, pailazoek eta Udalak herritarrei gon­bitea luzatu diete jaialdira azaltzeko. «Denon ar­te­an la­gunduko dugu mundua kolorez eta musikaz betetzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!