klubaren historian bosgarren aldiz, Herriarteko txapela jantzi zuen igandean Hernanik, Berrobiri 2-1 irabazita.
Ez zen garaipen erraza izan, eta Udalak pelotariak zoriondu nahi ditu igandeko lorpenagatik. Hori horrela, prentsa oharra bidali du Kronikara. Bertan dio: «Udalak herriko pelota taldea zoriondu nahi du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan lortutako garaipenagatik. Zorionak eta eskerrik asko; 5garren txapela, Hernanin!»
Bide batez, afizioari eskarrak eman nahi dizkio, emandako bultzadagatik: «eskerrik asko herriko zale eta jarraitzaile leialei, zuen afizio, debozio eta presentziarekin emandako bultzadagatik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!