Egunean zehar adin eta pertsona mota ezberdinentzako ekintzak izateaz gain, gauean zehar ere eskaintza zabala izango da musikari dagokionean. Plaza Berrin, esaterako, Fermin Valencia kantautore nafarraren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren, Patxi eta konpainiak girotuko dute plaza. Txosna gunean, berriz, Dj-ak izango dira eta doinu elektronikoak nagusituko dira Molotoff Irratiko gunean. Gazte ugari dantzan jarri ohi dituen Disko festa ere izango da Oihan Vegarekin.
EGITARAUA:
20:00 Fermin Valencia abeslariaren emanaldia Plaza Berrin.
22:30 Patxi eta konpainia taldearen emanaldia Plaza Berrin.
23:00 Gau elektronikoa Molotoff irratiaren agertokian.
- Ben Cosby
- Dj Rikikuzu (Elektronika)
- Dj Txino (Elektroniko Afrocumbia)
23:00 Dj-ak txosna gunean.
23:00 Gaztea irratiko Disko festa Oihan Vegarekin, Atsegindegin.