Gabonak musika giroan, musika, gabon giroan...

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 27a, 01:00

Elkarrekin joan ohi dira gabonak eta musika, bazter guztietan; bai behintzat Her­nanin. Txistulari bandak egu­berri hasieran eman zuen kontzertua Milagrosan, eta gitarraren soka-hotsak na­has­tuta aritu ziren gainera. Musika Eskolako olentzeroa izan zen joan den ostiralean, eta trikitilariek eta fanfarreek lagunduta egin zuten ordu-erdiko saioxka. Ostegunean, aldiz, 300 hernaniar bildu ziren San Joan Bautista pa­rrokian, eta urteroko gabonetako kontzertua eskaini zu­ten. Horiek eta beste hainbat kontzertu izan dira gabonetan, eta oraindik ere bada aukera musika entzuteko, bihartik bertatik hasita.

Milagrosan, txistua, biolina eta kantua, bihar
Kontzertua emango dute bihar, Musika Eskolako txistulariek eta abesbatzak, biolinistak lagun dituztela. 19:00­etan Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!