Ezti ederrena, hernaniarrena

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 29a, 01:00

hernaniarrek irabazi zi­tuzten Erle Eguneko sei saritik bi. Hiru ezti-klase aurkeztu zituzten erlazainek: iluna, argia, eta milalorea. Inoiz bai­no pote gehiago aurkeztu zi­tuzten, 103 pote: 59 po­te, ezti milaloretik; 38 pote, ezti argitik; 16 pote, ezti ilunetik. Ye­re­gik lehenengo saria lortu zuen ezti ilunetan; Agus­tin Za­balak bigarrena, milalorean. Usurbilen urtero biltzen dira erlazainak, eta igandean ere ez zen jenderik falta, bertako produktu eta erakusketak ikustera. Liztor asiatikoaren kabi bat ikusgai jarri zuen Julian Urkiolak, eta jende gehienak harixe begiratu zion, zomorro horrek egiten duen paperezko etxeari.

Yeregi, Nafarroko eztiarekin
Ramon Yeregik lortu zuen lehendabiziko saria, ezti ilunetan (txillarra, gaztaina eta abarren lorearekin egina). Ye­re­gi hernaniarra da, eta er­laun­tzak Nafarroan dauzka, Oieregi herrian, Bertiz ara­nean (izen horrekin saltzen du eztia ere, Bertiz Arana). Ye­regi oso ezaguna da eztigileen artean, azken urteetan parte hartu izan duelako txapelketa hauetan. Ezti ilunetan irabazi du. Ezti horrek zapore intentsoa izaten du, eta azkar gogortzen da potean. Dena dela, eztirik aberatsena horixe omen da, apiterapian, osasunerako onena.

Agustin Zabala bigarren, 59ren artean
Agustin Zabala hernaniarrak bigarren saria lortu du milalorea kategorian, hain zuzen pote gehien aurkeztu zituzten mailan (59 pote guztira). Zabalak Elizatxon ditu er­laun­tzak, eta baita Aku­rrie­tan, Urruzunon, Usokoe­rre­kan eta Aranon ere. Milalorea da, lore bat baino gehiagorekin egindako eztia, oso osasungarria, hori ere. Oindi tabernan dau­ka salgai Za­ba­lak, nahi duenarentzat. Milalorea kategorian Ai­tor Zabala pasaitarra nagusitu zen, eta ezti argietan, Mi­ren Lizasoain nafarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!