Imanol Kamio ereñotzuarrak zuzentzen duen musika eskola, Doinu Zale, gaurtik aurrera Gabriel Celaya ikastetxean ariko da klaseak ematen. Joan den asteko uholdeetan ur asko sartu zen Doinu Zale musika eskolako lokaletara (Karabel), eta kalte haundiak eragin zituen. Konpondu arte, lekuz aldatu dute musika eskola. Horregatik, gaurtik aurrera, klaseak jarraituko dute, lehengo ordutegi eta egun berean, eta irakasle berdinekin.
Kamiok jakinarazi duenez, elkartasun haundia eman diote herritarrek, eta asko eskertu nahi die denei. Baita Hernaniko Udalari eta Gabriel Celayako arduradunei ere (bereziki, Kistiñe Lujanbio eta Rosa Amunarrizi), lokal horiek utzi dizkielako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!