Zubietako Astiazaran sagardotegia onena, bigarren urtez segidan, Xalapartako Sagardo Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 26a, 02:00

Giro ederrean jokatu zen ostiralean Xalapartako XVIII. Sagardo Txapelketa. Onena, Zubietako Astiazaran (Iruin) sagardotegiko sagardoa, eta bigarren aldia du, bi urtetan. Itxasburu sagardotegia ere bertan zen, 1062 punturekin (hiru gutxiago). Hirugarren, Zelaia, 1049 punturekin. Elkartea leporaino bete zen, eta Antton Garin bertsolariak jarri zion saltsa-punttua, afariari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!