Agirretxe, Zubikarai eta Aranburu ostiralean, Mujika Taldeko aurkezpenean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 19a, 02:00

Ekitaldia Orkolagan izango da, 18:00etan. Larunbatean erakusketa, futbito txapelketa eta kontzertuak antolatu dituzte. Eta azkenik igandean, elkarrekin bazkaldu eta Realaren partidua ikustera joango dira.

Peña mujikak (Mujika Tal­deak) hiru eguneko festa an­tolatu du Hernanin, Orkola­gan, taldearen 30garren ur­teurrena ospatzeko. Reala­ran jarraitzaile-talde sutsuenetakoa da Mujika, eta astebururo erakusten duten gogoa nabaria da baita ere hiru egunetarako antolatu duten egitarauean: Realeko jokalariak, musika, nahi adina jan eta edateko aukera debalde...

Realeko hiru jokalarik abiaraziko dute festa
Imanol Agirretxe, Eñaut Zubikarai eta Mikel Aran­buru jokalariak Orkolagan izango dira etzi, hiru eguneko festaren traka pizteko asmoarekin. Hasiera ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, eta ordubete beranduago, DJ Bull ariko da musika jartzen, Orkolaga kalea girotzen.

Argazki erakusketa, paella jana eta kontzertuak, larunbatean
Larunbatekoa izango da egun nagusia, eta goizetik gauera izango da ospatzeko ekitaldiren bat. Egun osoan zehar Mujika taldearen ibilbide osoa erakusten duen argazki erakusketa jarriko dute, Orkolagan, antolatzaileen esanetan, ikusteko modukoa. Eguerdira bitartean berriz, jateko eta edateko nahikoa aukera izango da: 11:00etan sagardoa, txistorra eta gazta jarriko dituzte aukeran, eta 14:00etan 200 paella razio. Guztia gainera, debalde, bukatu arte. Futbol jarraitzaileen artean partiduak ezin falta, eta arratsaldean futbito txapelketa antolatu dute kiroldegian: Mujika taldeak, Bide taldeak, Agirretxe taldeak eta Indar Gorri taldeak jokatuko dute. Partiduak bukatuta, berriro ere sabelak bete eta eztarriak freskatzeko aukera izango da Anboto tabernan. Eguna bukatzeko aldiz, kon­tzertuak antolatu dituzte Kontrakantxa Gaztetxean.

Bazkaria eta Realaren partidua, igandeko zitak
Ospakizunak igandean bukatuko dira. Eguerdian bazkari eder baten bueltan elkartuko dira Donostiarra sagardotegian, eta festa eguna Reala eta Getaferen arteko partiduan bukatuko dute, Anoetan. 

Egitaraua


URRIAK 21, OSTIRALA
18:00 Hasierako traka, Realeko futbolari batzuen eskutik.
19:00 Dj Bull Orkolagan

URRIAK 22, LARUNBATA
10:00-19:00 Mujika taldearen ibilbidearen argazki erakusketa Orkolagan
11:00 Sagardoa, txistorra eta gazta aukeran
14:00 Paella-jana Orkolagan
16:30 Futbito txapelketa
kiroldegian
19:30 Barra librea eta luntxa Anboto tabernan
22:00 Kontzertua Gaztetxean: Cold Rebenge, Siete Balas, Resaka Sonora Bordeaux eta Secuestro express.
Ondoren Dj Bull


URRIAK 23, IGANDEA
13:00 Urteurreneko bazkari
ofiziala
16:00 Reala-Getafe Anoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!