Taldea indartzea eta iazko emaitzak hobetzea, aurtengo helburuak

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 1a, 02:00

Senior nesken taldeak bihar hasiko du denboraldia. Etxean jokatuko du Deustoren aurka, goizeko 11:00etan hasita. Fermin Almandoz eta Jon Arcak zuzenduko dute aurten taldea.

Hernaniko boleibol taldeko senior neskek bihar ha­siko dute denboraldia, Euska­diko bigarren mailan. Universidad de Deustoren aurka jokatuko dute, Herna­ni­ko kiroldegian, goi­zeko 11:00e­tatik aurrera. Lehenengo partiduan garaipena lortzea garrantzitsua izango dela dio Eusebio Lizarazu boleiboleko arduradunak, «be­re­ziki moralki indarra emango dio etxeko taldeari». Aurtengo denboraldirako al­­daketak izan dira. Esaterako, urte askoren ondoren, Alai Zu­bimendik merezitako atsedena hartuko du eta Fermin Alman­doz eta Jon Arca izango dira nes­kak prestatu eta zuzenduko dituztenak. Borja Martinen la­gun­tza ere izango dute. Iaz, lan ona egin zuen taldeak. Eus­kadiko bigarren mail­an bosgarren postua lor­tu zuen eta Li­za­razuk azaldu duenez, «aurtengo helburua, taldea indar­tzea eta ahal bada iazko emai­tzak ho­betzea izango da». Izan ere, ha­mar neskek osatzen du­te se­nior taldea, baina ez dira be­rai­ek bakarrik izango den­bo­raldi honetan. Jubenil taldeko jokalariak ere izango dira laguntzen.

Jokalarietan, bi hutsune
Jokalariei dagokienean, ez da al­­daketa haundirik izango, bai­na bi hutsune garrantzitsu izan­go dira: Nahikari Ape­ze­txea, denboraldi osorako, eta Jaio­ne Aranburu, 2012 hasiera arte. Jokalariak, honakoak: Iratxe, Etxeberria, Amaia Urdangarin, Sara Ada­­mut, Urruñe Etxebe­rria, Ilargi Gas­te­si, Elene Jime­nez, Maia­len Es­tar­loa, Maiteder Reque­jo, Janire Garin, Jaione Aran­bu­­ru, Mirian Harto, Maia­len Ada­rraga, Irati La­rrañaga, Carla Rodriguez, Ga­­­razi Mu­gertza eta Andrea Ivascu.

Infantil, kadete eta jubeniletan, abendura arte izena emateko aukera
Bestalde, Hernanin boleibolean jokatu eta gozatu nahi du­ten nes­ka-mutilek zabalik dute ize­na emateko epea. Infantil, ka­dete eta jubenil mailetan apuntatzeko aukera abendura arte egongo da. Bi bide daude: bat, kiroldegira joanda; eta bes­­tea, 656 731 929 telefonora deituta. Entrenamenduen ordute­gia, berriz, honakoa da: in­fan­tilak (98-99), astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 18:30etara; kadeteak (96-97), egun berdinetan, 18:30etatik 20:00etara; eta boleibol eskolakoak (2000-2001) ostiraletan, 17:00e­­tatik 18:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!