«Hernaniarrek emandako laguntzak bere etekinak baditu eta ondo zuzentzen dira»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 21a, 02:00

Egun hauetan hernaniar uga­ri bildu gara Wu­kro herrian. Angel kontatuta 7 herritar gaude ber­tan. Lehenik eta behin esan behar dugu, Saint Mary mi­sioan, Angel eta bere kideek etxekoak bezala hartu gaituztela eta oso eroso sentiarazi. Hemen egoteak Abba Ma­le­kuk egiten dituen lan guztiak ikusteko aukera ederra es­kaini digu. Arratsaldero umeekin egon, beraien irrifarrak eta muxuak jaso eta giro ederrean pasatzen ditugu orduak. Goizetan berriz programa desberdinak ikusten ditugu, eta ez dira gutxi. Umezurtzen programa da urte gehiena daramakiena, eta aurretik ere ezagutzen genuena. Etiopian aldatu dira garaiak eta badirudi zertxobait hobetzen ari dela egoera, horregatik gaur egun 900 haur daude programa barruan (garai batean 1300 baino gehiago ere izan ziren), ez da berri txarra! Programa barruan dauden haurren etxeak ere ikusi ditugu; bizi izan duten egoera ikusita, ez da makala Angelek egiten duen lana. Denak bere senideekin mantentzen ditu, beraien etxeetan (behar denean alokairua ordainduz), beraien janariaz eta osasunaz ere arduratzen da… Hori dena bertako langileekin. Ikustekoa da zein ezaguna den bertan eta zenbat maitatzen duten…


Beste hainbat gizarte programa
Haurrak gutxitzen ari direnez, beste hainbat gizarte programetan lana egiteko aukera ere ematen du. Horra hor emakume alargunekin, emakume gai­xoekin eta abarrekin ematen dituen laguntzak. Progra­ma barruko jendeei ere mikrokreditoak ematen dizkie; be­raz laguntza ez die bakarrik hau­rrei ematen, hazitzen direnean ere beraien jarraipena ere egiten du eta laguntzak banatu. Aurreko urtean, Hernanin ezagutzera eman zen erlaun­tzen proiektu berria eta ikusi ahal izan dugu iadanik mar­txan jarria dela eta hainbat familiek egiten dutela bertan lana, horren emaitza da egunero gosaltzen jaten dugun ezti goxo-goxoa. Aspaldikoa da baita zuhai­tzak landatzeko kontua, eta Wukro herrian basoak daudela ziurtatu daiteke, hala erakutsi dizkigu Hernaniko herriari esker landatutako zuhaitzak. Ingurumenarekin lotuta, errioen kanalizazioan ere lan handia egin da, uholdeak saihesteko kanalizazioak egin dituzte, eta mendi magaletan terrazak eginaz ura bertan filtratzea eta mantentzea lortzen ari dira, programa honen arabera, 5 urte barru, egiten duen euriaren portzentai handia bertan jasoko da, eta urte guztian zehar uzta biltzeko aukera emango du. Gaur egun uzta bakarra biltzen da. Aurten hasitako programa berria, Wukroko adiministrazioarekin batera, adineko jendeari laguntza ematea da. 200 aiton-amonek jasotzen dute laguntza hau. Goizero asistente batekin, bertako gazte eta honera gerturatutakoak, bakarrik bizi diren adinekoen etxera joan eta beraiek garbitu eta etxeko lanak egiten dizkiete; arropa garbitu, etxea txukundu, eta abar.


«Espero dugu Wukroren aldeko bazkarirako txartelak erosiak izango dituzuela...»
Hemen ikusi ditugun programa guztiak azaldu ondoren, honako ondorioa atera dugu, Hernaniarrek emandako la­gun­tzak bere etekinak badituela, eta ondo zuzentzen di­re­la. Horregatik espero dugu iadanik irailaren 25ean egingo den Wukroren aldeko bazkarirako, txartelak erosiak izango dituzuela. Gutako batzuk ber­tan izango gara, eta urte honetan honuntza gerturatu diren beste hainbat hernaniar ere bai, eta bertan kontatu ahal izango dizkizuegu An­gelen lanari buruzko hainbat eta hainbat berri. Agur guztioi eta irailaren 25era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!